XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nire inguruan dauden guztiak ni bezalakoak dira.

- Danok F-315ak gara, nola demontre bereiztuko naute besteengandik? galdetzen zion F-315ak bere buruari.

Orduan ulertu zuen F-315ak biki batzuen haserrea, jendeak okerturik, David denari Pedro eta Pedro denari David deitzen dionean.

- Behintzat, Ramonek badaki bera ez dela Pedro pentsatu zuen, baina hemen ezberdinak izan arren, denok F-315ak gara.

Egunak ematen zituen gure tanketxuak bere gustoko izenak imaginatzen; izen batzu luze eta ozenak, Alejandroarena; beste zenbaitetan, haizeak pasatzean egiten duen xuxurla imitatzen dutenak: Isaías; eta azkenez, Jesús, doministikuen antza duena.